Ternua Groupeko kideon asmo irmoa da bizi-zikloari aurrera egiten laguntzea: babestuz, sortuz, aurrera eginez eta itzuliz.
Konprometituta gaude gure jatorriarekin, gure ingurunearekin eta gure jendearekin. Eta erronka bat daukagu: berritzea, etorkizuna sortzea eta hobeak izatea. Berrikuntza teknologiko jasangarriaren arloan ahots erreferente bat izan nahi dugu.
Gure ustez, originalak, berritzaileak, konprometituak eta ausartak izatea ez da aukera bat, jarrera bat baizik, eta egiteko modua egiten dena bera baino garrantzitsuagoa da.
Ongi etorri Ternua Groupera.
Planeta ez da aukera bat, lehentasun bat baizik.
Ezagutu Ternua Group
Lorpeneko kideok oin arinak ditugu eta, horiekin, kiroletako galtzerdiak ekoizteko berrikuntza teknologikoaren bidea egiten dugu, Pirinioetako herri txiki batean.
Gehiago jakin
Naturarekin konektatu nahi duten arima abenturazaleko eta outdoor izaerako pertsonak janzten ditu Ternua markak. Prestazio tekniko handiko, erabilera anitzeko eta diseinu berdingabeko jantziak erabiliz beren energia aire zabalean birkargatzen duten pertsonak. Marka konprometitu eta jasangarria da, eta Lurra eta pertsonak babesten ditu, beraien arteko harremana eta errespetua irudikatzen duen sinboloa oinarri hartuta.
Gehiago jakin
Loreak Mendian mundua arropa funtzional eta denboragabez janzteko asmoz sortu den arropa marka bat da. Diseinu gardena eta zintzoa hobesten dugu, joeren artifizialtasunaren eta iragankortasunaren aurrean. Gure proposamena modarekiko aurreiritzirik gabeko begirada batetik abiatzen da, ondo pasatzeko eta gozatzeko beharretik, baina gure piezen erabilgarritasunari eta kalitateari garrantzia emanez.
Gehiago jakin
Astore gaur egungo gazteentzako kirol arropa urbanoak eta moldaerrazak diseinatzen dituen sportwear marka da. Pilotaren munduarekin oso lotuta egonik, funtzionaltasuna eta benetakotasuna uztartuz eguneroko bizitzarako oso estilo garaikidea eskaintzen du Astorek.
Gehiago jakin
Gure urrats bakoitzak bat egiten du geure jatorrian sustraitutako filosofiarekin, eta haren arabera diseinatzen ditugu jantziak eta osagarriak, pertsonekiko eta planetarekiko konpromisoa inoiz ahaztu gabe.
Konprometituta gaude gure jatorriarekin, gure ingurunearekin eta gure jendearekin. Inork baino hobeto ulertzen dugu gehien inporta zaiguna babestu behar dugula: ingurune naturala. Berrikuntza teknologiko jasangarriaren arloan erreferente izan nahi dugu, planeta osasuntsuago eta bizigarriagoa lortzeko lehentasunari gure ekarpena egiteko. Planeta hobea lortzeko.